Jose Ignazio Ansorena

Donostian jaioa Euskal Musika­ren­ganako zaletasun handia zuen familia batean. Isidro Ansorena, txistu­larien maisu ospetsua aitona izan eta bera­rekin burutu zituen txistu-danbolin ikasketak Donostiako Kontserbato­rioan bestelako musi­ka arloekin batera. Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukote ezagu­nena­ren fundatzai­le eta partai­dea izan da 2013 arte.

De familia con tradicional dedicación a la música vas­ca, nació en San Sebastián en 1.953. Estudia en el Conservatorio de Música de Donostia. Es, tam­bién, Licenciado en Filosofía y Letras por los EUTG de San Sebas­tián, en la especialidad de Filología Románica. Fundó y formó parte del trío de payasos vas­cos TXI­RRI, MIRRI eta TXI­RIBITON hasta 2013.

EUS

Eta Covid-20 datorrenean? Covid-19aren aukera

Franco Donostiara etortzen zenean udako oporrak egitera, urtero txandaka Udalak eta Aldundiak gala afaria eskaintzen zioten. Sarreran eta amaieran txistulari munizipalen taldeak jo behar izaten zuen, udaltzain, mazolari eta banderadunek inguratuta. Hauek denek ere afaldu egiten zuten ondoko gela xaxtar batean, baina, garrantzitsua gerra ondorengo gose garai haietan, menu berbera. Isidro Ansorena gure aitonak, urtero etxetik haruntza abiatzean, bederatzi semealaben matraka bera entzun behar izaten zuen: “Aita, etxeko partez jan”. Eta denetan erantzun bera ematen: “Neurria mantendu behar kontu guztietan, baita neurrian beran ere”.

Covid-19ak bere burua gure arteko afarira gonbidatu aurretik, jarduera sozial gehienetan neurritik kanpo genbiltzan. Orain, gonbidatu (edo covidatu) malapartatu honek noizbait alde egingo duelakoan, adituak agertzen hasi dira han-hemenka etorkizuna antolatzeari buruz hizketan. Burbuila barruko adituak gehienak, Covid-19aren aurretiko ekonomian adituak.  Ez zaizkigu interesatzen. Aditu unibertsalak behar ditugu. Mundua urrutitik begiratzen dutenak, ilargitik gutxienez. Horrela zomorro honek ekarri digun aukera berria aprobetxatu ahal izango dugu.

Unibertsoko indarrik handiena inertzia da. Ez dago, edozein arlotan, kontu zail eta nekosoagorik inertziari aurre egitea baino. Eta gure inertzia zein zen birusaren bisitaren aurretik? 1) Eredu sozioekonomikoa gaien sorkuntzan oinarritu ordez, neurririk  gabeko gorabehera finantzarioetan eraikitzea, magia antzeko diru jokuetan. 2) Neurririk gabe kontsumitzea eta oso era txarrean banatzea denon artean sortutako aberastasuna. 3) Hazkundea kontsumoarekin identifikatzea. Turismoa, egungo tankera neurrigabean, hortxe sartzen da: ehundaka miloi pertsona korrika batetik bestera munduan barrena Giocondaren aurrean edo mendi gailurrik altuenean argazkia egiteko, oso kaltegarria da denontzat. Eta inozoa. Norberaren barruko bidaia ez dago hegazkin buelta askorekin ordezkatzerik. Orain boladan dago esaera: aurrenekoa, osasuna. Zehaztutako jokabide horiek kalte egiten diote guztion osasunari.

Hitz batean,  gizarte dekadentea gara, neurriak ahaztuta, zuloan behera doana. Covid-19aren agerpenaren aurretik ere. Inperio eta beste antolamendu sozial askori gertatu zaie munduko historian eta desagertu izan dira. Ez beti kalterako.

Empire State eraikineko terrazatik kalera erortzen ari denari, leiho garbitzaile batek, ikustean, garraisi egin dio: “Horixe muturrekoa hartu behar  duk”. Eta besteak beherako bidean erantzun: “Gorroto dizkiat igarleeeaaaaak!”. Guri ere, muturrekoa iragarri digute, aspalditik eta hamaika mila aldiz, baina, entzungor ari gara.

Baina garai bateko marrazki bizidunetan bezala gertatu zaigu, ezusteko aukera. Protagonista xelebrea, Bugs Bunny edo, amildegitik behera jausten ari dela, bat batean airean gelditu eta, egoeraz konturatuta, ero moduan korrika hasi da goraka. Horixe guri ere. Uste eta nahi ez genuela, aukera etorri zaigu. Etetea ezinezkoa zen ustez, halabeharrez gelditu behar izan dugu eta atzera egin. Hara, posible zen!

Baliatuko al dugu norabide aldaketa benetakorik egiteko? Ez dut uste, munduko buruzagiak, boteretsuak, itsuak eta neurririk gabe ase ezinak direlako, eta agintari politikoak, haien morroi. Hala ere, azkenean, Covid-20, edo 21 edo 22 direlakoek berriro euren buruak gugana etortzen gonbidatzen dituztenean, amore eman beharko dugu. Begiak ixteak ez baitu errealitatea ezkutatzen.

Zaldibarko zabortegian gertatutakoa zetorrenaren iragarpen modukoa izan zen: alferrik ezkutatzen aritu ginen zaborra gure gainera erori. Ez dago beste aukerarik: gutxiago kontsumitu eta produzitu behar, neurrian. Eta etekinak era justuan banatu, neurrian. Nahi ez arren, ikasiko dugu. Edo desagertu. Hau ere ez da aukera txarra. Neurrikoa.

CAS

Cuando llegue el Covid-20. La oportunidad del Covid-19

Cuando Franco venía a San Sebastián para sus vacaciones de verano, todos los años, de forma alternativa, la Diputación de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de la ciudad ofrecían en su honor una cena de gala. A la entrada y final de la misma, los txistularis municipales solemnizaban el acto junto a maceros y abanderados. Todos ellos también cenaban, en un cuartucho cercano, pero, en aquellos años de posguerra y hambre era muy importante, el mismo menú que los mandamases.  Cuando nuestro aitona Isidro Ansorena, salía de casa para dirigirse a la tocata, todos los años escuchaba a sus nueve hijos: “Aita, coma también por nuestra parte”. Y la respuesta siempre era la misma: “Hay que mantener la medida en todo, incluso en la propia medida”.

Antes de que el Covid-19 se autoinvitara a la fiesta, nuestro comportamiento social se caracterizaba por el exceso. Ahora parece que el indeseable convidado (o covidado) inicia su despedida y comienzan a aparecer en los medios de comunicación abundantes expertos sobre la nueva normalidad. Muchos son intraburbuja, conocedores de la economía al estilo pre-Covid-19. No nos interesan. Necesitamos sabios universales, que vean el mundo desde lejos, desde la luna por lo menos, para poder aprovechar la oportunidad que nos ha brindado este bichejo.

La mayor fuerza del Universo es la inercia. En ningún terreno hay tarea más trabajosa y difícil que luchar contra la inercia. ¿Y cuál era nuestra inercia antes de este virus? 1) Un modelo socioeconómico que ha basado su funcionamiento en los flujos financieros sin medida, a la manera de los juegos de manos de los magos, y no en la producción de verdaderos bienes. 2) Un consumo sin límites, los beneficios del cual se repartían de forma injusta y desequilibrada. 3) La confusión entre crecimiento y consumo. En este aspecto, el turismo, en la actual forma incomensurable, es un ejemplo típico: cientos de millones de personas corriendo de un lugar a otro del mundo para hacerse una fotografía delante de la Gioconda o en la cumbre más alta. Muy perjudicial para todos. Y estúpido. El viaje más importante, el interior, no se puede sustituir por muchas vueltas en avión. Se ha puesto de moda la frase: lo primero la salud. Pero todo lo descrito es profundamente nocivo para la salud.

En pocas palabras. Somos una sociedad decadente, que ha olvidado el respeto a la medida y que va cavando su propia y profunda fosa. Desde antes de la aparición del Covid-19. Sucedió en la Historia a otras grandes sociedades e imperios, que desaparecieron.  No siempre fue perjudicial.

Un visitante del Empire State, por accidente, va cayendo desde la terraza a la calle y un limpiacristales que lo ve le grita: “Vaya batacazo que te vas a dar”. El que cae le contesta: “¡Odio a los adivinoooooos!”. A nosotros también nos han predicho el batacazo, desde hace bastantes años y en repetidas ocasiones, pero preferimos hacernos los sordos.

Sin embargo, como en un cortrometraje de dibujos animados, se nos ha presentado una oportunidad inesperada. El protagonista de la historieta cómica, Bugs Bunny por ejemplo, está cayendo por un abismo y de repente, se para en el aire y comienza a correr hacia arriba. Nos ha sido dada esa misma gracia. Creyendo que no quedaba sino sucumbir a la inercia, que era imposible parar esa maldita rueda, hemos vislumbrado la salida. A la fuerza ahorcan, era el dicho. Nosotros hemos podido parar también a la fuerza.  ¡Era posible!

Pero ¿aprovecharemos esta oportunidad para realizar un verdadero cambio de comportamiento social? No lo creo, porque los grandes dirigentes mundiales, los verdaderamente poderosos, son ciegos, cegados por la codicia y los políticos tan sólo sus asistentes. Pero cuando el Covid-20, o el 21 o el  22 decidan de nuevo autoinvitarse a nuestra mesa, tendremos que aceptarlo. Porque cerrar los ojos no cambia la realidad.

Lo sucedido en el vertedero de Zaldibar no ha sido sino una parábola: la basura que con tanto esmero queríamos ocultar ha caído sobre nosotros. No queda otro remedio: consumir y producir menos, en la justa medida. Y los beneficios repartirlos de forma justa, en buena medida. Aunque no lo queramos, lo aprenderemos. O desapareceremos. Tampoco es esta mala opción. En su medida.