Nor gara

EUS

Koronabirusaren pandemiak duela hilabete pentsaezina zeneraino jarri du kolokan gure mundua. Gure bizi-espazioa murriztu da, gure bizimodua aldatu zaigu, gure inguruarekiko lotura, gure elkarbizitza eta harremanak, gure lana, etorkizunari buruzko uste eta itxaropenak, botere-egiturak eta aginte-moduak… eta hori guztia, egunero gertatzen diren gertukoen (eta urrunekoen) heriotzen jarioaz gain.

Jende asko ari da egun hauetan pandemiaren biktimekiko eta haien zaintzaileekiko elkartasuna adierazten, arratsaldeko 8etako txaloekin ez ezik, baita mediku gisa, saltzaile gisa, eta bestelako lan eta zeregin askotan parte hartuz. Pentsamendua ogibide dugunok ezer egin al dezakegu?

Zer esaten digu inoiz ezagutu ez dugun egoera honek? Zer ekarriko digu geroak? Nolakoa izango da euskal gizartearen erreakzioa, jadanik egiturazko bestelako arazo larriak zituen gizartearena, berehalako etorkizun ziurgabean?

Ekimen honen bidean, gertakari batek harritu eta hunkitu gaitu. Lan kolektibo honen egileok zor berezi bat daukagu Jose Luis Zumeta artista eskuzabal eta ezinbestekoarekin. Indar ikusgarriaz doaitutako artista izan zen eta bere artelanetako kolore eztandak ikusgarriak ziren. Bere energia goxoa zen, bere sentiberatasuna bezala, bere herriaren eta gizakiaren erronka nagusietan laguntzeko prest beti. Pandemia eta gu izeneko ekimen honen baitan parte-hartzea eskatu genionean, gure hausnarketak, galderak eta kezkak biltzeko helburua duen gune honen goiburuko irudia egiteko konpromisoa hartu zuen. Bere ekarpena, goian ikusi dezakezuen ilustrazioak bere izaera ere islatzen du nolabait: naturala eta xumea. Gure gonbidapenaren eskutik Euskal Herriari opari hau egitea eta zendu baino ordu gutxi batzuk lehenago ematea, argitasun artistiko eta giza kalitate izugarriko keinua izan zen, bihotza esker onez bete diguna.

Agur t’erdi, Zume

CAS

La pandemia del coronavirus ha trastocado nuestro mundo hasta límites impensables hace apenas un mes. Nuestro espacio vital se ha reducido, nuestro estilo de vida ha cambiado, nuestra relación con el entorno natural, nuestro modo de convivir y relacionarnos, nuestro trabajo, nuestras perspectivas de futuro, estructuras de poder y formas de gobierno… todo se ha movido. Más allá incluso del trastorno emocional que significa el goteo de muertes cercanas (y lejanas) que nos sacude a diario.

Mucha gente está aportando estos días su granito  de solidaridad a las víctimas y a los/las cuidadoras  de la pandemia, aparte del aplauso agradecido de las 20h, con su oficio de médico, comerciante… y un largo etcétera. ¿Podemos hacer algo los que nos ganamos la vida con el pensamiento?

¿Qué nos dice esta situación, inédita en nuestro tiempo? ¿Qué nos deparará el futuro? ¿Cómo reaccionará una sociedad como la vasca, aquejada de otras cuestiones y problemas estructurales, en un imprevisible escenario inmediato?

En medio de este proyecto una colaboración en el mismo nos ha impresionado. Los autores y las autoras de esta obra colectiva tenemos una deuda particular con Jose Luis Zumeta, el artista generoso y genial que hemos conocido. Ha sido un creador dotado de una energía increíble, con una pintura cuyos colores estallaban en sus lienzos; una energía tan cálida como fue su sensibilidad, abierta a las causas nobles de su pueblo y del género humano. Con la idea de esta iniciativa, Pandemia eta gu, le pedimos que participara en la misma; se ofreció dispuesto a ilustrar esta obra con la que queríamos aportar nuestras reflexiones, preguntas e incertidumbres, a las que se están planteando en otros lugares del mundo con motivo de la pandemia. Su ilustración, la pintura que preside estas páginas, fue tan espontánea y sencilla como ha sido siempre todo en él. Hacer ese regalo gráfico al pueblo vasco, a través de nuestra invitación,  y entregárnoslo apenas unas horas antes de su fallecimiento, es un gesto de una lucidez artística y de tan excepcional calidad humana que nos ha dejado con el corazón lleno de asombro y agradecimiento.

Agur t’erdi, Zume